XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espresioak Hizkuntzen arteko antzekotasun eta desberdintasunen adibiderik garbienetako bat, espresioetan eta esaeretan aurkitzen dugu.

Hizkuntz ikasleak, askotan, harritu egiten dira ohizkoa ez den esakune batek hitzez hitzezko baliokidea duela beste hizkuntza batean ikusten dutenean.

Harritu ere egin litezke, espresio batek beste hizkuntzean baliokiderik ez duela jakitean, edo baliokide hori beste era batera esaten dela.

Hona hemen espresio batzu, nahiko gauza arraroa izanik ere, hitzez hitzezko baliokideak dituztenak ingelesez, errusieraz eta espainieraz, elkarrengandik gauza askotan nahiko urrun dauden hizkuntzak; ingelesez, , eta espainieraz ; ingelesez , errusieraz eta espainieraz .

Baina beste espresio batzuk oinarrizko esanahi bera badute ere, ezin ditugu literalki itzuli: euskaraz gorriak ikusi esaten dugu, baina espainieraz ; ingelesez (bederatzi bizitza eduki), espainieraz , errusieraz (bi bizitza dituena); euskaraz adarra jo, espainieraz , eta ingelesez (norbaiti hanketik tira egin).

Bestalde, adibidez euskaraz ez dago espainierazko espresioaren baliokide zuzenik eta, era berean, ez dirudi espainieraz euskarazko buru belarri arituren antzekorik dagoenik.

Garrantzitsua da hizkuntzaren izaeraz nolabait ohartzea, honek hizkuntza menderatzen lagunduko bait dizu.

Hizkuntza baten erregelen kopurua ez dela amaigabea jakiteak, zeregina ez dela horren izugarria konturatu eraziko dizu.

Hizkuntzaz dakizuna erabiltzeak, ikasteko gutxiago izango duzula esan nahi du.

Hizkuntza kreatiboa dela onartzeak, zeregina desafio gisa planteatzen lagunduko dizu, ikuspegi zabal batez.

Hizkuntza ikastea gauza konplexua, baina ongi definitutakoa da; hizkuntzaren erregelek eta hizkuntzek elkarren artean izan ditzaketen antzekotasunek definitua.